XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, aditz hauek multzo txiki eta mugatu bat besterik ez dute osatzen.

Hemen ikus dezakeguna zera da, euskaraz badaudela jokabide morfologiko berezia daukaten aditz batzu, behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan) semimodalak deitu ditugunak, bizi izan eta maite izan bezala erabiltzen direnak: .

Hala eta guztiz ere, jokabide morfologiko bera edukitzeagatik ere, haien jokabide sintaktikoak arras dira desberdinak: .

Alegia, maite izan ez da gauza nahi/gura izan aditzak hartzen dituen osagarri berbalak hartzeko.

Nahi/gura izan aditzak, aitzitik, 11an ikusi dugun bezala, osagarri berbalak ukan ditzake.

Jakina, baita berbalak ez diren osagarriak ere: .

Laburbilduz beraz, orain arte zera ikusi dugu, behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan) aditzek bizi izan eta maite izan aditzen jokabide morfologiko bera baina jokabide sintaktiko desberdina dutela, eta bestetik ahal izan eta ezin izan aditzek behar izan eta nahi/gura izan aditzek ezbezalako jokabide morfologikoa dutela.

Egoeraren mugak, beraz, hauek izan daitezke:
a) Aditz ohikoak (gehienak)
b) Aditz morfologikoki bereziak: bizi izan eta maite izan behintzat.
c) Aditz sintaktikoki bereziak: behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan). Morfologikoki (b) taldeko aditzak bezalakoak.
d) Aditz guztiz ezberdinak, bai morfologikoki eta bai sintaktikoki: ahal izan eta ezin izan
.